XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

toki erakundeak, euren jarraipen zehatza egin ahal izateko, instalazioari eta martxan jartzeari dagozkien lanen garapenaren berri emango dio Foru Erakundeari.

Bederatzigarren artikulua. - Proiektuaren zuzendaritza.

Proiektuaren zuzendaritza, Lantikeko langileen laguntzarekin, Ingurugiro eta Lurralde Ekintzako Foru Sailak burutuko du, erantzukizun teknikoa toki erakundeetariko bakoitzari dagozkionetan, Udalak, Mankomunitateak edo Partzuergoak izenda dezan Teknikariari dagokiolarik; hori izango da proiektuan parte hartuko duten guztiekin solaskide eragilea, Proiektuaren garapen onerako gai espezifikoetan kualifikatuak izan daitezen Teknikariek parte har dezatela eskatu ahal izango duen arren eta gastuak toki erakundeak ordainduko ditu.

LANTIK foru enpresa publikoa izango da toki erakundeentzat izan daitezen posta buzoiak eta informatika segurtasunari doazkion alderdiak teknikoki kudeatzeaz arduratuko dena.

Hamargarren artikulua. - Jarraipena

Foru Aldundiak, proiektuaren jarraipena egiteko eta hori ondo burutzeko egokitzat jo ditzan proposamenak toki erakundeari iradokitzeko eskubidea beretzat gordetzen du.

Hamaikagarren artikulua. - Ordainketak

Foru Aldundiak dirulaguntzaren kopuru osoari dagozkion ziurtagiri edo fakturen zenbatekoak ordainduko dizkio Udalari, Udal Korporazioak, Mankomunitateak edo Partzuergoak horiek onartu eta aipatutako ondorioetarako eta ekitaldiaren barruan Foru Erakundera bidali ondoren.

Hamabigarren artikulua. - Ekipamenduaren jasoketa

Toki erakundeak, adjudikatariak egingo dion ekipo ematea onartuko du.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa. - Foru Dekretu honetan xedatutakoa burutu eta betetzeko beharrezkotzat jo daitezen xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Ingurugiro eta Lurralde Ekintzako Foru Diputatu Andre Txit Argiari.

Bigarrena. - Ingurugiro eta Lurralde Ekintzako Diputatuak, bosgarren artikuluko lehenengo eta hirugarren zatietan finkatutako epeak luzatu egin ahal izango ditu dagokien baimen xedapenaren bitartez, dirulaguntzaren gai izan daiteken toki erakundeak hori frogatzen edo beharrezko egiten duten arrazoiak, berarizkotasunez edo orokortasunez, behar bezala benetakotzen baditu.

Hirugarrena. - Deialdi honetako dirulaguntzen emakidarako aurrekontu muga hamazortzi milioi eta zazpirehun mila (18.700.000) pezetako zenbatekoak finkatuko du, Bizkaia Lurralde Historikoaren 1998.erako Aurrekontuen pentzutan, 120205 Programan, 01 98 10768 partidan kontsignatuta dagoelarik.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Bilbaon emana, 1998ko azaroaren 3an.